Data: 2023-03



1 SARRERA

Txosten honen helburua da Barakaldoko udalerrian haur eta nerabeek duten errealitateari buruzko adierazle kuantitatiboen azterketa-diagnostikoa egitea, hainbat daturen konparaziorako azterketatik abiatuta, betiere ikuspegi geoerreferentziatu batetik, sexuaren, adin tarteen eta banaketa geografikoaren arabera (auzoen eta/edo distrituen arabera) segmentatutako azterketa ezarri ahal izateko – ahal den neurrian –.

Horretarako, hainbat informazio iturri erabili dira, bai udalarenak (errolda, zerbitzuetako barne memoriak, etab.), bai kanpokoak (EUSTAT, Lurdata, INE, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, etab.). Horiek guztiak txosteneko dagokien lekuan aipatzen dira. Ahal izan den guztietan, datuak sexuaren, auzoaren edo udalerriko eremuaren edo adin taldearen arabera bereizi dira. Era berean, ingurunearekin alderatu dira (Ezkerraldea, Bizkaia eta Euskadi), kasuan kasuko datuaren posizionamendu erlatiboa ulertzen lagunduko duten konparazioak egin ahal izateko.

Txostena bost atal edo kapitulu bereizitan egituratzen da:

• Lehenik eta behin, Barakaldoko biztanleriaren errealitateari buruzko atal bat, barruan jaiotza tasa, jaiolekua, adin talde nagusiak, eta beste datu batzuk sartuta.

• Bigarrenik, biztanle adingabeak dituzten bizikidetza unitateen osaera aztertzeko kapitulu bat.

• Hirugarrenik, udalerrian haur eta nerabeak dauden etxeen egoera sozioekonomikoari begirada bat.

• Laugarrenik, etxebizitzari buruzko datu batzuk, haur eta nerabeek bizitzen duten errealitatea bistaratzeko.

• Bosgarrenik, Barakaldoko hezkuntza egoerari buruzko azterketa, betiere adingabeei buruz hitz eginda.

• Azkenik, seigarren kapitulu bat, Barakaldoko haur eta nerabeek erabil ditzaketen zerbitzu eta ekipamenduen udal eskaintzari buruzkoa.

Txostenean informazioa egituratzeko modu honek helburu bikoitza du:

• Alde batetik, udalerriko haur eta nerabeen biztanleriaren errealitatea argitzen laguntzea, ikuspegi integral batetik (bost mailatan), baina soilik datu kuantitatibo objektiboei dagokienez.

• Bestetik, eta aurreko helburutik abiatuta, kontraste eta hausnarketa elementuak eskaintzea, Udalari bere zerbitzu, programa eta udal ekintzak diseinatzen eta berbideratzen** lagunduko diotenak, sexuaren, adin taldearen edo udalerriko eremuaren arabera bereizitako ezaugarri soziodemografiko, sozioekonomiko eta/edo soziohezitzaileei buruzko informaziotik abiatuta.



2 BIZTANLERIAREN DATUAK

2.1 Biztanleriaren adinaren arabera

Azken 20 urteetan Barakaldoko adingabeen ehunekoa pixka bat handitu da, baina Bizkaikoa eta Euskadikoa baino txikiagoa da oraindik ere. 2005ean, hasieran, %12,1 ziren, eskualdeko zein Bizkaiko eta Euskadikoa baino gutxiago, eta pixkanaka %15 baino pixka bat gehiagora igo zen, Lurralde Historikoko eta eskualdeko ehunekoaren ildotik, baina oraindik Euskadikoa baino txikiagoa.

2.1.0.1 Adingabeen tasaren bilakaera (%)

2.1.0.1.1 Barakaldo eta bere ingurua, 2003-2021

Iturria: INE


Adingabeen artean, 6-11 urte bitarteko eta 12 eta 15 urte bitarteko adin tarteak dira biztanleriaren ehunekorik handienekoak, eta azken 20 urteetan lehenen adin tartekoen ehunekoa handitu da apurka-apurka.

2.1.0.2 Biztanle adingabeen bilakaera adin tarteen arabera (bizt.)

2.1.0.2.1 Barakaldo eta bere ingurunea, 2003-2021

Iturria: INE


Sexuaren arabera, Barakaldon dauden 15.600tik gora adingabeetatik %51,4 baino pixka bat gehiago mutilak dira, eta %48,6 neskak. Gainera, auzoen arabera, San Bizente eta Karmen auzoak dira (eta, neurri txikiagoan, Gurutzeta, Foruak eta Errekaortu) adingabe gehien dituztenak.

2.1.0.3 Biztanleak guztira adin tartearen eta sexuaren arabera (bizt.)

2.1.0.3.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.1.0.4 Biztanle adingabeak adin tartearen eta sexuaren arabera (bizt.)

2.1.0.4.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.1.0.5

Hala ere, ehunekotan, haur eta nerabe gehien dituzten auzoak dira Errekatxo (biztanleriaren %21,6), Errekaortu (%19), Lutxana (%18,3), Karmen (%18) eta Burtzeña (%17,9). Auzo horietan guztietan, biztanle adingabeen %18 inguru -edo gehiago- bizi dira (Barakaldon, berriz, %15,3 batez beste), eta oro har auzo horietan guztietan etxebizitza berriak garatu dira azken urteetan. Aitzitik, La Paz edo Landaburu eremuak, esaterako, ez dira %13ra iristen.

2.1.0.6 Biztanle adingabeen tasa (%)

2.1.0.6.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


2.1.0.7 Adingabeen mapa

2.1.0.7.1 Barakaldo, 2022
Bero mapa

Iturria: Barakaldoko Udala


Tasa (%)

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2 Biztanleria, jaiolekuaren arabera

  1. urtearen inguruan Barakaldok (eta Ezkerraldeak) EAEko atzerriko biztanleriaren ehunekorik txikienetakoa bazuten ere (adibidez, Euskadik %3,2 zuen) proportzio hori handituz joan da Lurralde Historikoan eta Autonomia Erkidegoan baino erritmo handiagoan, eta azkenean Euskadikoaren parekora iritsi da (%11 inguru), eta Bizkaikoa eta batez ere Ezkerraldekoa (%8,7 da) argi eta garbi gainditu.

2.2.0.1 Biztanle atzerritarren tasaren bilakaera (%)

2.2.0.1.1 Barakaldo eta bere ingurunea, 2003-2021

Iturria: INE


Eremuka, batez ere latinoamerikarrak dira, eta neurri txikiagoan Afrika iparraldekoak eta Europa ekialdekoak, eta, aldi berean, San Bizente, Foruak, Karmen eta Gurutzeta bezalako auzoetan bizi dira (horiek baitira, oro har, biztanle gehien duten eremuak).

2.2.0.2 Biztanleria guztira jaiolekuaren eta sexuaren arabera (bizt.)

2.2.0.2.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.3

Auzoen arabera, Foruak eta Burtzeña (eta neurri txikiagoan Santa Teresa, Larrea, Arrontegi eta Gurutzeta) dira Estatutik kanpo jaiotako biztanle gehien duten eremuak (guztietan %15etik gora, eta Barakaldoko batezbestekoa, berriz, %12,4koa da). Aitzitik, San Bizenten eta Beurkon %9 baino gutxiago dira. Oro har, eremu guztietan atzerriko nazionalitatea dutenen artean emakumeak gizonak baino gehiago dira.

2.2.0.4 Biztanle adingabeak jaiolekuaren eta sexuaren arabera (bizt.)

2.2.0.4.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.5

Hala ere, atzerritar adingabeak bakarrik kontuan hartzen baditugu, udalerriko gunerik zentrikoenetan daude (Foruak, Santa Teresa, Arrontegi eta Lasesarre) biztanle horien ehunekorik handienak (%11 edo gehiago, Udalaren batezbestekoa %7,2 izanik). Aitzitik, Errekatxon, San Bizenten eta Errekaortun %5 ere ez dira. Sexuaren araberako desberdintasunak ez dira atzerriko nazionalitateko biztanleria orokorraren artean bezain nabarmenak, baina, halere, deigarria da La Pazeko maskulinizazioa (eta neurri txikiagoan Beurkokoa) eta Burtzeñako nesken presentzia handiagoa.

2.2.0.6 Atzerritar biztanleen tasa (%)

2.2.0.6.1 Barakaldo, 2022
Biztanleak guztira

Iturria: Barakaldoko Udala


Adingabeko biztanleria

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.7 Atzerritar adingabeko biztanleriaren mapa

2.2.0.7.1 Barakaldo, 2022
Bero mapa

Iturria: Barakaldoko Udala


Tasa (%)

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.8

Atzerriko nazionalitatea duten haurren biztanleriaren osaerari dagokionez, nahiz eta osaera eredu orokorra errepikatu, auzoen arabera desberdintasunak ikusten dira. Horrela, Gurutzeta, Llano eta Arteagabeitia dira adingabe atzerritarren artean Latinoamerikatik etorritako gehien duten eremuak. Burtzeñan, Beurkon eta Errekaortun, berriz, Europa ekialdeko haurren proportzioa izango litzateke handiena. Era berean, Burtzeñak, Lasesarrek eta Lutxanak izango lukete Ipar Afrikako adingabeen ehunekorik handiena, eta Larrea izango litzateke Saharaz behetiko Afrikako adingabeen ehuneko handiena duen auzoa. Azkenik, Landaburu da asiar jatorriko adingabeen barne pisurik handiena duen eremua.

2.2.0.9 Biztanle atzerritarren ehunekoa, jaiolekuaren arabera (%)

2.2.0.9.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.10 Atzerritar adingabekoen ehunekoa jaiolekuaren arabera (%)

2.2.0.10.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.11

Bertako biztanleriarekin bezala, adin tartearen arabera atzerriko adingabeen ehunekoaren azterketak erakusten du atzerriko nazionalitateko biztanlerian adin blokeen eredu bera nahiko errepikatzen dela, hau da, gehienak 6 urtetik gorakoak direla, nahiz eta 17-18 urtekoen ehunekoa handiagoa dela ikusi (%20,4, adingabeen ehuneko orokorra %10,8 izanik). Hala ere, auzoen araberako azterketa batek erakusten du Burtzeñak, adibidez – bere atzerritarren ehunekoaren barruan – 0-2 urteko biztanleen tasarik handiena duela (ia bere guztizkoaren %12), adin tarte hori Arrontegin eta Errekaortun ere garrantzitsua izanik.

2.2.0.12 Biztanle atzerritarrak adin tartearen arabera (bizt.)

2.2.0.12.1 Barakaldo, 2022
Biztanleak guztira

Iturria: Barakaldoko Udala


Adingabeko biztanleak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.13 Atzerritar biztanleriaren ehunekoa adin tarteka (%)

2.2.0.13.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.14 Biztale atzerritar adingabeen ehunekoa adin tartearen arabera (%)

2.2.0.14.1 Barakaldo, 2022
Bi sexuak

Iturria: Barakaldoko Udala


Gizonak

Iturria: Barakaldoko Udala


Emakumeak

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.15

Aurrekoa osatzeko, kontuan hartu behar da, gainera, Barakaldon Estatuko punturen batean jaio baina Espainiako nazionalitaterik ez duten 700 adingabe baino gehiago bizi direla (batez ere Arteagabeitian, Landaburun eta Burtzeñan bizi dira) eta horien artean mutikoak, ohi bezala, neskak baino gehiago direla. Azkenik, dokumentu hau egiteko unean, 6 adingabe ukrainar zeuden Barakaldon.

2.2.0.16 Estatuan jaio baina Espainiako nazionalitaterik ez duten biztanleak

2.2.0.16.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.17 Estatuan jaio baina Espainiako nazionalitaterik ez duten biztanle adingabeen tasa (%)

2.2.0.17.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


2.2.0.18 Ukrainan jaiotako biztanleak

2.2.0.18.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


2.3 Jaiotza tasa

Ugalkortasun tasari dagokionez, duela 10 urte inguru Barakaldoko tasa bere ingurukoa baino handiagoa bazen ere, pixkanaka jaisten joan da, eta eskualdeko, Bizkaiko eta Euskadiko batez besteko tasaren berdina izatera iritsi da.

2.3.0.1 Ugalkortasun tasaren bilakaera (‰)

2.3.0.1.1 Barakaldo eta bere ingurunea, 2022

Iturria: INE


Barakaldoko batezbestekoa ‰ 28,5 den arren, auzoen arabera desberdintasun handiak daudela azpimarratu behar da. Horrela, bereziki Lutxana (‰39,1) eta Karmen, Arrontegi, Lasesarre, Burtzeña eta Errekatxo ‰30 baino gehiago da. Aitzitik, Zuatzun eta Larrean ez da ‰16ra iristen.

2.3.0.2 Ugalkortasun tasa, auzoen arabera (‰)

2.3.0.2.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala



3 BIZIKIDETZA UNITATEAK

Barakaldoko 43.100 bizikidetza unitateetatik 10.500 baino zertxobait gehiagotan ez daude adingabeak (% 25 baino pixka bat gutxiago). Bizikidetza unitateak 3,67 pertsonakoak dira (haur eta neraberik ez dutenak, berriz, 2 pertsona baino zertxobait gutxiagokoak dira). Auzoen arabera ez dago desberdintasun handirik, nahiz eta La Pazen eta Landaburun 3,8 pertsona baino gehiagokoak izan eta San Bizenten eta Lutxanan, berriz, 3,6 pertsonakoak ere ez dira.

3.0.0.1 Bizikidetza unitateak, adingabeen presentziaren arabera

3.0.0.1.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


3.0.0.2 Bizikidetza unitateen batez besteko tamaina

3.0.0.2.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


3.0.0.3 Adingabeak dituzten bizikidetza unitateen batez besteko tamaina

3.0.0.3.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Guraso egituraren araberako adingabeen bizikidetza unitateei dagokienez, bereziki interesgarria da familia gurasobakar amadunak 1 aztertzea; izan ere, guztizkoaren ia %14 dira eta pisu garrantzitsua dute termino absolutuetan Karmenen, Foruetan edo San Bizenten (150-200 etxe) eta erlatiboki Burtzeñan, Foruetan eta Arrontegin (%18 eta %20 artean, Barakaldoko batezbestekoaren oso gainetik).

3.0.0.4 Adingabeen bizikidetza unitateak guraso egituraren arabera (unit.)

3.0.0.4.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


3.0.0.5 Adingabeen bizikidetza unitateen ehunekoa guraso egituraren arabera (%)

3.0.0.5.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Horrez gain, adingabeak dituzten bizikidetza unitateen ehunekoa unitateek dituzten pertsona kopuruaren arabera aztertzen baditugu, ikusten da Barakaldon horrelako bizikidetza unitateen %86,5ek 3-5 pertsona dituztela, baina %4,5ek 6-8 pertsona. Tamaina handieneko bizikidetza unitate mota hori ohikoagoa da Landaburun, Lasesarren eta La Pazen (%7,5 inguru dira horrelakoak). Era berean, gutxiengoa izan arren, Burtzeña, Foruak eta Zuatzuko bizikidetza unitateen %1 inguru dira 9-11 pertsona dituztenak adingabeak dituzten bizikidetza unitateetan erroldatuta.

3.0.0.6 Adingabeen bizikidetza unitateak pertsona kopuruaren arabera (unit.)

3.0.0.6.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


3.0.0.7 Adingabeen bizikidetza unitateen ehunekoa pertsona kopuruaren arabera (%)

3.0.0.7.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Era berean, ohikoena 1-3 adingaberen artean egotea bada ere (Barakaldoko kasuen %98,9), Barakaldon 100 bizikidetza unitate baino gehiago daude 4 adingabe baino gehiagorekin, eta horiek agian hainbat familiak osatutako unitateak izan daitezke, baina baita Barakaldon dauden adingabeentzako zentro foralak ere.

3.0.0.8 Adingabeen bizikidetza unitateen eta adingabe kopuruaren arteko portzentajea (%)

3.0.0.8.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


3.0.0.9 Adingabeen bizikidetza unitateen eta adingabe kopuruaren arteko portzentajea (%)

3.0.0.9.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Halaber, garrantzitsua izan daiteke etxeen barne osaera aztertzea adingabeen nazionalitatearen arabera. Horrela, etxeen %76tan adingabe guztiak bertan jaiotakoak dira, eta %7,5etan atzerritarrak (batez ere Santa Teresan eta Foruetan kokatzen dira etxe horiek). Era berean, 40 bizikidetza unitate identifikatzen dira, zeinetan bakarrik inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak dauden erroldatuta (guztizkoaren %0,3).

3.0.0.10 Adingabeen bizikidetza unitateak jatorriaren arabera (unit.)

3.0.0.10.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


3.0.0.11 Adingabeen bizikidetza unitateen ehunekoa jatorriaren arabera (%)

3.0.0.11.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala



4 DATU SOZIOEKONOMIKOAK

Azken 20 urteetan ikusten da Barakaldon beti bere inguruan baino familia errenta eskuragarri txikiagoa egon dela eta desberdintasuna ez dela murriztu. Horrela, errenta 7.000 € inguru txikiagoa du Bilbo Handiarekin alderatuta, eta 8.000 € inguru txikiagoa Bizkaiarekin eta Euskadirekin alderatuta.

4.0.0.1 Familia errentaren bilakaera (€)

4.0.0.1.1 Barakaldo eta bere ingurunea, 2001-2019

Iturria: Eustat


Aitzitik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenekin alderatuta Barakaldon ehuneko txikienen artean dago (%2,38, eta Ezkerraldean %2,75 eta Bizkaian %2,7) eta azken urteotan murrizten joan da (2015ean %3,7 zen; Ezkerraldean %3,9).

4.0.0.2 DSBEaren jasotzaileen tasaren bilakaera (%)

4.0.0.2.1 Barakaldo eta bere ingurunea, 2014-2022

Iturria: Lanbide


Hala ere, barruan desberdintasun nabarmenak ikusten dira, auzo batzuetan DSBEaren jasotzaileen ehunekoak udaleko jasotzaileen batezbestekoa baino askoz handiagoak direlako. Burtzeñako kasua da (ia %5) eta Lutxanakoa eta Gurutzetakoa ere bai (%3,5etik gora). Aitzitik, San Bizenten, Landaburun, Errekatxon edo Beurkon %1,6 inguru edo gutxiago dira. Horrek erakusten du DSBEak Barakaldoko auzo periferikoekin lotura handia duela (Errekatxoarekin izan ezik, auzo horrek ezaugarri sozioekonomiko eta populazio bereiziak ditu-eta).

4.0.0.3 DSBEaren jasotzaileak auzoen arabera

4.0.0.3.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Lanbide


4.0.0.4 DSBEaren jasotzaileen tasa auzoen arabera (%)

4.0.0.4.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Eremu guztietan, gainera, pobreziaren feminizazioa ematen da (Barakaldon DSBEa jasotzen duten pertsonen %60 baino gehiago emakumeak dira, baina auzo bakar batean ere ez da %54tik jaisten eta eremu batzuetan, Lasesarre, Zuazo edo Beurko, esaterako, %65 baino gehiagora hazten da). Pobrezia lotzen da, halaber, 40-50 urte inguruko pertsona helduak dituzten etxeekin (errazagoa da etxe horietan adingabeak ardurapean edukitzea), baina baita 65 urtetik gorako pertsonak dituzten etxeekin eta familia guraso bakar amadunak dituzten etxeekin, eta, neurri txikiagoan, familia gurasobakar aitadunak dituzten etxeekin ere.

4.0.0.5 DSBEaren jasotzaileen ehuneko sexuaren arabera (%)

4.0.0.5.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


4.0.0.6 DSBEaren jasotzaileak adin tartearen eta sexuaren arabera

4.0.0.6.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Lanbide


4.0.0.7 DSBEaren jasotzaileak bizikidetza unitatearen tamainaren eta sexuaren arabera

4.0.0.7.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Lanbide


4.0.0.8 DSBEaren jasotzaileak egoera zibilaren eta sexuaren arabera

4.0.0.8.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Lanbide


5 ETXEBIZITZA

Adingabeen errealitatea etxebizitzaren ikuspegitik aztertuz gero, datu interesgarri batzuk agertzen dira.

Adibidez, bizilekuaren antzinatasunaren arabera, ikusten da Barakaldoko haur eta nerabeen %11 baino pixka bat gehiago 1950 aurreko etxebizitzetan bizi direla (erosotasun eta bizigarritasunari buruzko arazoak izan ditzakete). Gainera, egoera asko aldatzen da auzoen arabera, Burtzeña eta Lasesarre bezalako eremuetan adingabe guztien %40 inguru bizi baitira etxebizitza mota horietan (Foruetan %31 dira). Aitzitik, San Bizente, Errekaortu, Zuatzu edo La Paz auzoetan, %3 baino gutxiago dira.

5.0.0.1 Adingabeak, bizilekuaren antzinatasunaren arabera

5.0.0.1.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta Bizkaiko Katastroa


5.0.0.2 Adingabeak, bizilekuaren antzinatasunaren arabera (%)

5.0.0.2.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Era berean, etxebizitza mota horien %60tan hemen jaiotako haurrak bizi badira ere, kontuan hartu behar da atzerriko haurrak %8 baino gutxiago direla Barakaldon, eta, beraz, horien ordezkaritza gehiegi litzatekeela etxebizitza zaharrenetan, eta, ustez, erosotasun gutxiagokoetan. Horri gehitzen bazaio Larrea bezalako eremuak daudela (atzerriko helduak eta adingabeak bizi diren etxebizitza zaharren %37,5) eta Gurutzeta neurri txikiagoan (%29,1), ikus daiteke etxebizitza mota horretan bizi diren atzerriko haurrak biztanle kopuru osoarekiko egiten duten proportzioa baino handiagoa dela.

5.0.0.3 Etxebizitza zaharretan bizi diren adingabeen ehunekoa, bizikidetza unitate motaren arabera ( %)

5.0.0.3.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala



6 HEZKUNTZA

Barakaldon ia 13.000 adingabe daude ikasketaren batean matrikulatuta, dela ikastetxe publikoetan (%50,5), dela itunpekoetan (%49,5); halere, itunpeko eredua da nagusi Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan (%54 bi kasuetan, Euskadin baino ehuneko handixeagoa, Euskadin %53da-eta).

6.0.0.1 Alumnado matriculado según nivel de enseñanza, titularidad de centro y modelo

6.0.0.1.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


Itunpeko ikastetxeen sarearen pisua garrantzitsua da azterketarako; izan ere, kontuan hartzen bada sare hori hezkuntza ereduen araberako ikasleen ehunekoa aztertzeko, ikus daiteke A ereduan ikasleen ehunekoa Bizkaian eta Euskadin baino pixka bat (ehuneko 1 inguru) handiagoa dela, baina, halere, B ereduan baino askoz handiagoa dela, Barakaldon itunpeko hezkuntzan %37,4koa baita (Bizkaian, adibidez, %16 baino gutxiago da). Era berean, Itunpeko ikastetxeen sarean D eredua Euskadin baino askoz ere minoritarioagoa da (%6,3, eta Euskadin %28,7).

Sare publikoan, berriz, desberdintasunak txikiagoak dira. Horrela, A eta B ereduak oso minoritarioak dira (%1,7 eta %5,6, hurrenez hurren) eta Euskadirekin alderatuta desberdintasunak txikiagoak dira (%1,4 eta %1,5, hurrenez hurren). D ereduari dagokionez, desberdintasunak ere ez dira hain handiak, baina Barakaldo Euskadirekin alderatuta ikasleen %4,1 gutxiago daude eredu horretan.

6.0.0.2 Matrikulatutako ikasleen ehunekoa irakaskuntza mailaren, zentroaren titulartasunaren eta ereduaren arabera (%)

6.0.0.2.1 Barakaldo eta bere ingurunea, 2022
Guztira

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Haur H.

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Lehen H.

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Bigarren H.

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Batxilergoa

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


6.0.0.3

Haur eta nerabe atzerritarren banaketari dagokionez, gehienak (%72,5) ikastetxe publikoetan egiten dituzte ikasketak, eta gehienak ere D ereduan (bereziki adin txikiagoko heziketa zikloetan), guztizkoaren %46,1 (eta eskaintza publikoaren %63,6), eta ez dago D ereduko itunpeko ikastetxeetan matrikulatutako atzerriko ikaslerik.

Horrek erakutsiko luke batez ere familia autoktonoek (eta/edo Estatuan jaiotako seme-alabak dituztenek) erabiltzen dutela B ereduaren eskaintza, eta itunpeko ikastetxeen eskaintza ere nahiago dutela (B eredua gailentzen da eskaintza horretan) beren seme-alabentzat.

6.0.0.4 Matrikulatutako atzerriko ikasleak irakaskuntza mailaren, zentroaren titulartasunaren eta ereduaren arabera

6.0.0.4.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


6.0.0.5 Matrikulatutako atzerriko ikasleen tasa irakaskuntza mailaren, zentroaren titulartasunaren eta ereduaren arabera (%)

6.0.0.5.1 Barakaldo, 2022
Guztira

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Haur H.

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Lehen H.

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Bigarren H.

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


Batxilergoa

Iturria: Barakaldoko Udala y Eustat


6.0.0.6

Sarean dauden atzerriko familien orientazioari dagokionez, datuek erakusten dute latinoamerikar jatorriko haurrak direla gehienak (aurretik ikusi den bezala), baina itunpeko ikastetxeen sarean ere direla gehiago -%64-, Asiako familien kasuan bezala (ziurrenik arrazoi kultural eta erlijiosoengatik edo kostuagatik).

Sare publikoan, berriz, banaketa heterogeneoagoa da, eta Afrikako familien presentzia (%31,1) eta Europako beste leku batzuetakoena handiagoak dira.

6.0.0.7 Atzerriko ikasleen ehunekoa jatorriaren arabera (%)

6.0.0.7.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala


6.0.0.8 Ikastetxeetako hizkuntza ereduen mapa

6.0.0.8.1 Barakaldo, 2022
Haur eta Lehen H.

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi

Bigarren H. eta Batxilergoa

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi



7 ZERBITZU ETA EKIPAMENDUAK

Irisgarritasun tasa (750 metroko erradioan baliabide bat duten biztanleen ehunekoa) oso handia da Barakaldon, Osasun Zentroen kasuan (%96,3), eta Errekatxo (%71,3) eta Burtzeña (%81,8) dira irisgarritasun txikia duten auzo bakarrak.

7.0.0.1 Osasun zentroetarako eta anbulatorioetarako irisgarritasun tasa (%)

7.0.0.1.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.2 Osasun zentroetarako eta anbulatorioetarako irisgarritasun mapa

7.0.0.2.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Eredu hau Kultur Etxeen kasuan errepikatzen da, nahiz eta oraingoan Errekatxoa bakarrik izango litzatekeen Ahulezia posizioan. Bi kasuetan, auzoek hedadura handia dute, posizio periferikoetan kokatzen dira eta landa/sakabanatu erako urbanizazioa dute, nahiz eta guneen zati batek (Gorostizak, adibidez, Errekatxoan) irisgarritasun datu hobeak izango lituzkeen.

7.0.0.3 Kultur Etxeetarako eta Liburutegietarako irisgarritasun tasa (%)

7.0.0.3.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.4 Kultur Etxeetarako eta Liburutegietarako irisgarritasun mapa

7.0.0.4.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Hala ere, kiroldegiei dagokienez egoera oso desberdina da auzoen arabera, eta Barakaldoko biztanleen erdiek baino gutxiagok (%43ra ez da iristen) kiroldegi bat daukate irisgarritasun irizpide hauen arabera. Erdialdeko eta iparraldeko auzoek (Santa Teresa, Lasesarre, Beurko, Foruak edo Karmen) – Lasesarriko Kiroldegitik gertu egoteagatik – eta Gorostizatik gertu dauden Errekatxo eta Errekaortuko biztanleek irisgarritasun indize onak dituzten arren, gainerako auzoek ez dute alternatiba irisgarririk 2.

7.0.0.5 Kiroldegietarako irisgarritasun tasa (%)

7.0.0.5.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.6 Kiroldegietarako irisgarritasun mapa

7.0.0.6.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Intentsitate txikiagoarekin, baina irisgarritasun txikiagoarekin ere Haur Eskolak daude (publikoak edo itunpekoak). Barakaldoko biztanleen %30ek ez lukete ikastetxe irisgarririk distantziagatik, batez ere Beurko eta Landaburun, baina baita Errekatxo, Santa Teresa edo Burtzeñan ere.

7.0.0.7 Haur Eskoletarako (0-1 urte) irisgarritasun tasa ( %)

7.0.0.7.1 Barakaldo, 2022
Ikastetxe publikoak

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Itunpeko ikastetxeak

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.8 Haur Eskoletarako (0-1 urte) irisgarritasun mapa

7.0.0.8.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Aitzitik, lehen eta bigarren hezkuntzaren eskaintzari dagokionez, Errekatxoa kenduta (%41,2) eta neurri txikiagoan Burtzeña ere kenduta (%77,7) – ziurrenik lehen aipatutako hedapen arrazoiengatik eta biztanleria osaeragatik – Barakaldo eta bere auzoen irisgarritasun tasa handia da (%95,2). Bigarren Hezkuntzari eta Lanbide Heziketari dagokionez ere irisgarritasuna nahiko positiboa da, baina txikiagoa (%76,6), batez ere Zuatzu, Burtzeña, Arteagabeitia, Errekatxo edo Errekaortu bezalako auzoen kokapenagatik.

7.0.0.9 Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetarako irisgarritasun tasa (%)

7.0.0.9.1 Barakaldo, 2022
Ikastetxe publikoak

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Itunpeko ikastetxeak

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.10 Mapa de accesibilidad a Centros Educativos de Infantil y Primaria

7.0.0.10.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.11 Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetarako irisgarritasun tasa (%)

7.0.0.11.1 Barakaldo, 2022
Ikastetxe publikoak

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Itunpeko ikastetxeak

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.12 Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetarako irisgarritasun mapa

7.0.0.12.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


Azkenik, sustapenekoak diren edo laguntza publikoa duten gazteen aisialdiko espazioei dagokienez, irisgarritasuna ere nahiko positiboa da (%75,3), nahiz eta Errekatxoa irisgarritasunik gabe geratzen den beste behin, eta baita Zuatzu eta Errekaortu ere (eta neurri txikiagoan, San Bizente).

7.0.0.13 Gazteen aisialdiko espazioetarako irisgarritasun tasa (%)

7.0.0.13.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi


7.0.0.14 Gazteen aisialdiko espazioetarako irisgarritasun mapa

7.0.0.14.1 Barakaldo, 2022

Iturria: Barakaldoko Udala eta GeoEuskadi



Egilea:

Laguntzailea:





  1. RAEren esanetan gaztelaniazko “Monomarental” terminoa ez da zuzena (latinezko “parentis” hitzetik etortzeagatik), baina RAEk onartzen du termino hori “libre zegoen hutsune semantiko zehatz bat betetzeko beharra dagoelako” sortu dela; izan ere, argitu behar zen nola deitu modu argi eta errazean emakume baten ardurapean dauden guraso bakarreko familiak, gehienak halakoak baitira eta askotan laguntza bereziak jasotzen baitituzte” (Fundeu, 2022). Argitasunagatik eta erabilgarritasunagatik, RAEk gaztelerazko termino egokitzat “familia monoparental materna/de madre/de mujer y familia monoparental paterna/de padre/de hombre” proposatzen badu ere, Area3 Aholkularitza Sozialak erabaki du “Monomarental” eta “Monparental” erabiltzea gazteleraz↩︎

  2. Aipatu behar da dokumentu batzuk aurkitu direla non Burtzeña eta Gurutzeta inguruko biztanleek Zorrotzako (Bilbo) kiroldegia erabil dezaten hitzarmen bat dagoela aipatzen den, eta hitzarmen horrek irisgarritasuna handituko lukeela ↩︎